Azken 10 urteetan Zegamako Anduetza Parketxeko arduraduna da Nerea Tauschke (Bilbo, 1975), gaztaroa Zumarragan pasa zuen legazpiarra. Aizkorri-Aratz parke naturala ikusteko, sentitzeko eta interpretatzeko beste modu bat aurkezten dute Anduetzan. Orokorrean «naturaz inguraturik bizipenak izatea gustuko duten bisitariak» izaten dira parketxean, eta bertan basoaren kultura interpretatzeko zubiak eskaintzen zaizkie. «Basoa balioan jartzen hasi gara berriro ere, bai ingurune natural moduan, baita aisialdi-gune moduan ere». Tauschkeren ustez «ez gara jabetzen basoa osatzen duten elementuen arteko oreka hauskorra dela».
Ze zaletasun dituzu?
Mendia eta eskalada.
Pelikula bat.
Bi esango ditut El señor de los anillos eta La comunidad.
Liburu bat.
Ildefonso Falconesen La catedral del mar.
Musika talde bat.
Chambao. Orain Huntza familian.
Abesti bat.
U2ren One Love.
Janari bat.
Amaren makarroiak.
Edari bat.
Ura.
Oporretarako leku bat.
Valderejoko eskalada eskola.
Amets bat.
Argentinara bidaian itzultzea.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Nire bikien burutazioek.
Goierriko txoko bat.
San Adrian igarobidea.
Zegamako alkate bazina…
Anduetzaren alde egindako apustuarekin konforme nago.