Baserri inguruan hazitakoa denez, herri txiki bat nahin zuen bizitzeko Xabier Elgarrestak (Txakolin baserria, Urretxu, 1981), eta Itsaso aukeratu zuen. Lanbidez igogailuetako teknikaria da;?lana «polita» dela dio, «baina gaurko gizarte azeleratuan gogorra gertatzen da, oso exijentea delako jendea». Bertsolaritza gustuko du;?bere umorea eta prontoak tarteko, lagunek bultzatuta jo zuen Urretxu-Zumarragako bertso eskolara eta handik bideratuta, Martxoan Bertsoa lehiaketan parte hartu du lau aldiz. Gaur utzita du bat-batekoa, baina bertso idatziekin jarraitzen du.
Noiztik bizi zara Itsason?
2006tik.
Zergatik aukeratu zenuen herri txiki bat bizitzeko?
Inguruak erakarri ninduen. Baserrikoa naiz, baina herri handi batean bizi izandakoa ere banaiz eta ikusi nuen ez zitzaidala gustatzen… Eta Itsaso aukeratu nuen. Ez naiz batere damutu, familia bat bezala da herria.
Zaletasun bat.
Mendia eta baratzea.
Pelikula bat.
Bat ez, bi: Thelma eta Louise eta Arrugas.
Musikari bat eta abesti bat.
Leonard Cohen eta haren Bird on the wire.
Liburu bat.
Pako Aristiren Libreta horiko poemak.
Janari eta edari bana.
Gurasoek hazitako kapoia eta etxeko sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Oporretarako ez dago leku txarrik, baina herri txikitik hiriburuetara jotzen dut.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Kamiseta bat.
Goierriko txoko bat.
Murumenditik Oletaraino dagoen parajea zoragarria da.
Herriko alkate bazina?
Herriari entzunez herri hau eraikitzen jarraituko nuke.
Itsason biziko ez bazina…
Beste herri txikiren batean.