Oinetako konpontzailea da Antonio Jarit (Urretxu, 1958). Beasainen bizi eta du lantokia, eta Beasainen jorratzen du beste jarduera bat, boluntario gisa: erromesen aterpetxeko arduraduna da. Barnealdeko euskal Donejakue Bidea Beasaindik igarotzen da eta Igartzako errotan egokitutako aterpetxean ematen zaie ostatu nahi duten erromesei apiriletik urrira arte. Boluntario talde bat arduratzen da harrera lanetaz eta Jarit da koordinatzailea. Berak ere ostatu emaile lanak egiten ditu Donejakue Bidearen Lagunen Elkarteak kudeatzen dituen beste aterpetxe batzuetan.
Zenbat aldiz egin duzu Donekakue Bidea?
Ez dakit, baina 1999an egin nuen lehen aldiz.
Zer ematen dizu Bideak?
Lasaitasuna, barne bakea… oso gomendagarria da.
Zaletasun bat.
Mendia. Mendi martxa asko egindakoa naiz.
Liburu bat.
Julia Navarroren Dispara, yo ya estoy muerto, eta bideari buruzko bi: Jesus Torbadoren El peregrino eta Antxon Gonzalez Gabarainen El gran caminante.
Pelikula bat.
Ikusi nuen lehena, aitona-amonek ordainduta; Tarzanena zen.
Musika talde bat.
The Doors, Amancio Prada, Silvio Rodriguez, Imanol… eta Paquita la del Barrio mexikarra.
Janari eta edari bana.
Aditua naiz gazpatxoa egiten. Edateko, ura eta txakolina, eta udan, garagardo feskoa.
Oporretarako leku bat.
Nafarroako Amezkoa bailara, Garralda, Irati ingurua…
Beasaingo alkate bazina?
Faltan sentitzen dut karabanak eta autokarabanak aparkatzeko gune bat.
Goierriko txoko bat.
Irimoko Nevera aldea, Urretxun.
Beasainen biziko ez bazina…
Urretxun.