Kriseilu Txistulari Elkarteko kideek irakurriko dute aurtengo pregoia
Txistulariak Seguran 1699az geroztik behintzat izan direla dokumentatuta badago ere, 1970ean Joxemari Telleriak jarri zuen martxan txistu eskola. Musika eskola sortu zen arte, harekin alfabetatu ziren musikalki herriko haur gehienak. 70 ikasletik gorako urteak ere izan ziren, eta guztira 200 ikasle baino gehiago izango dira irakaspenak jasotakoak.
Ikasle haietako batzuk eta musika eskolan ikasten ari diren zenbait ikasle ibiltzen dira Segurako kaleak txistuz alaitzeko, besteak beste honako ekitaldietan: Urte Berri egunean, Inauterietan, lore eta landare azokan, Aste Santuan, Jaunartzeetan, idiazabaldarren erromesaldian, Korpusetan, sanjoanetan, jubilatuen egunean, Euskal Herriko Dantza Txapelketan, Santa Zezilia egunean, Olentzeroren etorreran, Eguberri egunez… eta herrian sortu daitezkeen beste edozein deialditan.
Egitaraua
Ekainak 18, asteartea:
- 18:30: Tobera musika eskolako ikasleen ikasturte bukaerako kontzertua, frontoi zaharrean.
Ekainak 20, osteguna, Korpus Eguna:
- 19:30: Ardo partitzea eta herri afaria.
Ekainak 21, ostirala, Mozorro Eguna:
- 17:00: Nesken arteko areto futboleko txapelketaren finala.
- 18:00: Mutilen arteko areto futboleko txapelketaren finala.
- 19:30: Gau Argi musika taldearen emanaldia.
- 20:00: Zopa pertzaren jaitsiera. Kriseilu txistulari taldearen pregoia, eta ondoren, mokadua plazan.
- 20:30: 2019ko kuadrilla lehiaketa. Mozorro topaketa plazan. 21:30: Sari banaketa plazan.
- 23:30: Gau Argi musika taldea.
Ekainak 22, larunbata, Kuadrillen Eguna:
- 10:00: Plater hausketa, Mendotze aldean.
- 10:15: Goiz eresia Kriseilu txistulari taldearekin.
- 11:30-14:00/16:30-19:00: Umeentzat eta gaztetxoentzat parkea, Baratze pilotalekuan.
- 12:30-15:30: The Joselontxo’s txaranga herrian zehar.
- 13:00: 2019ko Kuadrilla lehiaketako jokoak eta sari banaketa.
- Ondoren: Kuadrillen arteko bazkaria, frontoi zaharrean. Eguraldi txarra bada, Baratze pilotalekuan.
- 16:00: 61. San Joan txirrindulari proba (Elite eta 23 azpikoak).
- 17:30-19:00: Gipuzkoa mailako toka eta bola txapelketa, Erreboten.
- 18:00-20:00: Elektrotxaranga herrian zehar.
- 19:30-21:30: Disko festa Iñigo Etxenikerekin.
- 19:30: 2019ko Kuadrilla lehiaketako kantuak eta sari banaketa, plazan. 2019ko kuadrilla txapeldunei sari nagusia.
- 23:30: Disko festa Iñigo Etxenikerekin.
Ekainak 23, igandea, San Joan bezpera, Umeen Eguna:
- 08:45: Hil gabeko arrantza goiza Zubi Haundin.
- 10:15: Goiz eresia Kriseilu txistulari taldearekin.
- 10:30: Haurrentzat jokoak: krosa eta jolasak.
- 11:00: Korpus eguneko meza parrokian eta ondoren prozesioa.
- 12:00-14:30: Kilkir txaranga herrian zehar.
- 13:00: Izarretan Dantzan, dantza modernoko erakustaldia plazan.
- 14:00: Haurren bazkaria, frontoi zaharrean.
- 15:30: Tor magoaren ikuskizuna plazan.
- 18:00: Haurren danborrada, Kirkil txarangarekin.
- 19:30-21:30: Fosis Jauna, Itoiz taldearen tributoa, plazan.
- 23:00: San Joan sua eta Akelarre herrikoia.
- 00:00-02:00: Gabezin musika taldea.
Ekainak 24, astelehena, San Joan Eguna:
- 10:15: Goiz eresia Kriseilu txistulari taldearekin.
- 10:45: Prozesioa San Joan irudiarekin eta Meza Nagusia.
- 12:00: Maddalen Arzallus, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolarien saioa, herriko abesbatzaren emanaldia eta herritarren hamaiketakoa, Arabarren plazan.
- 13:00: Herriko kirolari txapeldunei omenaldia eta herri kirol mistoak plazan. Aizkoran: Ugaitz Mugertza, Iñaki Azurmendi, Nerea Sorondo eta Maika Ariztegi. Harri jasotzen:Udane eta Joseba Ostolaza.
- 17:30: Buruhandi eta gizaundiak, herrian zehar.
- 18:00: Pilota partidak Baratze pilotalekuan. Lau t’ erdian: Urretabizkaia II.a / Alberdi. Binaka: Artola – Albisu / Bengoetxea VI.a – Mariezkurrena II.a.
- 19:30-21:30 / 23:00-01:30: Trikinkink musika taldea, plazan.
- 00:00: Yogurina Borova, txosnetan.
Ekainak 25, asteartea, San Joan bigarrena, Jubilatuen Eguna:
- 10:15: Goiz eresia Kriseilu txistulari taldearekin.
- 11:30: Jubilatuentzat toka, igel eta bote jokoak Plazan.
- Ondoren: Hamaiketakoa, Atseden Elkartean.
- 12:00-15:30: Inkansables txaranga herrian zehar.
- 13:00: Toka eta bola txapelketa herrikoia, Arboladian. Hiru mailatan banatuko dira: 14 urtez azpikoak, emakumeak eta gizonak.
- 13:00: Txakolin dastaketa eta sardina jana.
- 17:30: Buruhandi eta gizaundiak.
- 19:00: Herritarrek sortutako eta egindako umorezko antzerkia: Ondo esanak kontuan hartu eta gaizki esanak barkatu.
- 20:00-21:30 / 23:00-01:00: Takitto musika taldea.
- 21:00: Herri afari elegantea.
- 23:30: Zopa Pertzarekin kalejira, trikitilari, poteolari elegante eta herritarrekin. Irteera Txanbolinpetik.
- 00:00: Zopa pertzaren igoera eta agurra.