Badira 14 urte Gorka Martinez (Tolosa, 1979) Itsasondon bizi dela, «Tolosan bizitzea nahiko garesti zenez… Itsasondon eraikin berri batzuk egiten ari ziren, eta kokapena asko gustatu zitzaigun. Egia esan ederki moldatu gara bertara». Beti Gastronomia munduan lan egin du Martinezek. Frantziako enpresa batekin turismoa eta oparien mundura bideratutako enpresa bat sortu zuen duela 4 urte. «Opariak egiten ditugu, batez ere aireportu, autopista eta denda turistikoetarako. Metalezko kaxak dira gure espezialitatea. Barruan gailetak, turroiak, polboroiak… sartzen ditugu».
Ze zaletasun dituzu?
Arrantza bere modalitate guztietan.
Janari bat.
Txuleta.
Edari bat.
Kalimotxoa.
Pelikula bat.
Papillon.
Liburu bat.
Aldizkari bat nahiago.
Musika talde bat.
Nogen.
Abesti bat.
Berri Txarrak-en Ikusi arte.
Oporretarako leku bat.
Itsasoa duen edozein.
Amets bat.
Gure herria aske ikustea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Tatuaje bat.
Goierriko txoko bat.
Itsasondoko plaza.
Herriko alkate bazina…
Orain arte egin denaren lan berbera egingo nuke, lan bikaina egin delako.
Itsasondon biziko ez bazina…
Beste herri txiki batean, seguru!