Olaso tabernaren barra atzean Lurdes Larrauri (Legorreta, 1958) ikustera ohituta daude legorretarrak. Izan ere, bertan aritu da duela 32 urte ahizparekin taberna errentan hartuz geroztik. Bolada batean Olaso itxita egon bazen ere, orain 15 urte taberna erosi, berritu eta ireki zuen berriro. «Herri txikia izan arren, oso mugitua da Legorreta», dio Larraurik. Ekitaldi eta jai ugari antolatzen dira, «baina gehiena» plaza inguruan. «Hemen lan gehien sagardotegi garaian izaten dugu, larunbat eguerdietan». Gustukoena eguerdiko kafe garaia du: «Gauak nekatu egiten nau, baina gutxien sukaldeko lana gustatzen zait».
Ze zaletasun dituzu?
Kartetan jokatzea, batez ere tuten, baita musean ere.
Janari bat.
Bero honekin gazpatxoa, bestela arrain urdina.
Edari bat.
Garagardoa.
Pelikula bat.
Alguien volo sobre el nido del cuco.
Liburu bat.
La conjura de los necios.
Abeslari bat.
Mikel Laboa.
Abesti bat.
Silvio Rodriguezen Ojala.
Oporretarako leku bat.
Edozein, baina Kuban oso gustura sentitu izan naiz.
Amets bat.
Zoriontsu izatea.
Goierriko txoko bat.
Legorreta.
Herriko alkate bazina…
Oraingoa ondo ari da egiten.
Legorretan biziko ez bazina…
Kostaldeko herri txiki baten.