Uztailaren 25etik 28ra bitartean egingo dute Euskal Encounter informatika zaleen topaketa Barakaldoko BEC-en. Aurten, 5.000 erabiltzailerentzako tokia prestatu dute, 50.000 metro koadroko sailean. Segundoko 60 gigabiteko abiadura eta dozenaka lehiaketa izango dituzte aukeran parte hartzaileek. Eskaintza librerako ateratako 4.000 plazak apenas bost segundoko tartean agortu dira. Publiko orokorrarentzako zabalik egongo da Opengune izeneko eremua.