Abuztua badator eta harekin batera oporrak hartuko dituzte askok eta askok. Azkue Fundazioak, udako oporraldia edo bidaia antolatzen lagundu dezaketen doako aplikazioen zerrenda egin du. Eguralditik hasi eta lolekua, jatetxea edo garraio publikoa bilatzeko APPak dira, besteak beste.
Mundu osoko eguraldiaren iragarpenak ematen dituen aplikazioa da Accuweather; giroaz eta tenperaturaz gain, hezetasuna eta alergien maila ere neurtzen ditu. UVI Mate-k berriz, eguzkiaren erradiazioen indizea erakutsi eta erredura arriskuaz ohartarazten du.
Garraioa izan ohi da oporretako buruhausteetako bat. Flight Radar24-k hegaldiei buruzko informazioa ematen du, eta Citymapper-ek hirietako garraio publikoari buruzkoa. Autoa partekatu nahi dutenek, SocialDrive erabil dezakete.
Jana eta edana ere ezin dira ahaztu oporretan. OpenTable-k mundu osoko jantokien inguruko informazioa du. Drink Water Reminder APPak berriz, hidratazio maila egokia man- tentzen lagun dezake.