Herri txikien zale zen eta herri txiki batera, Ezkiora, joan zen bizitzera Joxe Mari Gabilondo (Bergara, 1974), bertako neska batekin familia osatzean. Beasaingo Loinazpe institutuan euskara eskolak ematen ditu, eta irakaskuntza gustuko duela dio: «Saiatzen zara zure esperientziatik pertsonatxoak eraikitzen eta bizitzan aurrera egiteko armak ematen». Ezkion iaz martxan jarri zuten pilota eskolako eragileetako bat da. Pilotaren inguruan 5 – 14 urte arteko neska-mutikoak elkartzea zen helburua, Ezkio hain herri sakabanatua izanda oso aukera gutxi dutelako denak batera zerbaitetan aritzeko. Bigarren ikasturtea pilotalekuko lanak amaitutakoan hasiko da.
Zure pilotari gustukoena?
Beñat Rezusta, nire herrikoa.
Baduzu afizio gehiagorik?
Mendian ibiltzea eta familiarekin autokarabanan bidaiatzea.
Musika talde bat eta abesti bat.
Zea Mays eta Aurrera Altsasu!.
Pelikula bat.
Aupa Etxebeste!
Liburu bat.
Bajame una estrella, Miriam Garcia Pascualena.
Janari eta edari bana.
Entsalada eta sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Sardinia.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bertso musikatu bat.
Goierriko txoko bat.
Elortxotik Izazpirako tartea.
Ezkioko alkate bazina…
Ezkion bizitzen geratu nahi duten herritar gazteei horretarako aukera ziurtatuko nieke.
Ezkion biziko ez bazina…
Arantzan (Nafarroa).