«Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da». Esaldi hori izango da Euskarabildua jardunaldiaren 8. edizioko lema nagusia. Izan ere, burujabetza teknologikoa izango dute hizpide aurtengo saioetan. Pribatutasuna, teknologia bide berriak, seguruak eta askeak landuko dituzte. Elisabeth Pombo, Maitena Urretabizkaia, Alex Haché, Xabier Barandiaran, Frank Karlitschek, Xabier Letona eta Sonia Ortiz de Arri izango dira, besteak beste, hizlarien artean. Jardunaldia azaroaren 24an izango da, 09:00etatik 14:00etara, Donostiako San Telmo museoan.