Musikaren ‘gida morea’ sarean ikusgai
Iparragirre Rock Elkarteak euskal musikaren gida morea sortu du sarean. Euskal Herriko eszenatokietan emakumeen presentzia sustatzeko helburuarekin egin dute gida. Emakumezko talde nahiz bakarlarien inguruko informazioa eskaintzen dute bertan; horrez gain, «egunerokotasunean hau aurrera eramateko topatzen diren oztopoen edota gizartean barneratutako musika ereduen inguruan hausnartzeko tartea» zabaldu nahi dute. Norbere taldearen berri emateko aukera ere badago, fitxa bat beteta.