Aspaldidanik zuen amets bat Amaia Sukiak (Lazkao, 1980). Eta «bizitzako aldaketa batzuen ondorioz, ilusioz beteriko apostu bat egitea» erabaki zuen. Horrela, duela hiru urte, Amets Bat arropa denda ireki zuen Lazkaon bertan.
Hasieran zenituen itxaropenak bete al dira?
Soberan bete dira. Nire helburua lanera pozik etortzea da, egunean egunekoaz gozatzea, jendeari erantzun on bat ematen saiatzea… Baina, guzti honen oinarria jendeak nirekin izan duen erantzuna izan da.
Ze zaletasun dituzu?
Kirola egitea, lagun eta familiarekin egoteaz gain.
Kolore bat.
Zuria.
Janari bat.
Txipiroiak plantxan.
Edari bat.
Ura.
Pelikula bat.
Handia.
Liburu bat.
Los caracoles no saben que son caracoles.
Musika talde edo abeslari bat.
Ezingo nuke bat esan. Momentuaren arabera musika mota bat edo bestea entzuten dut.
Abesti bat.
Gozategiren Udako egunak edo Aita abestiak.
Oporretarako leku bat.
Gustura egonez gero edozein, kostaldea nahiz mendia.
Amets bat.
Urte askoan nagoen bezala jarraitzea, inguruko guztiez inguratuta eta osasun onarekin.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bi umeak izatea.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.
Herriko alkate bazina…
Herri bizi bat izan dadin, komertzio txikiei laguntza gehiago eman, eta herriko jendearekiko gertutasuna izaten saiatuko nintzateke.
Lazkaon biziko ez bazina…
Lazkaomendin edo kostako herritxoren batean.