Txikitan ile apaintzailea izan nahi zuen, baina Irudia eta Soinua ikasi zuen azkenik Jaione Mujikak (Legazpi, 1966), Andoaingo eskolan; lehen promoziokoa da. Urte batzuetara eskolara itzuli zen, hainbat ikastaro egitera: gidoigintza, editatze lanak… Ikasten ari zen bitartean film labur batean lan egiteko aukera izan bazuen ere, bere lan bizitza ez da alor horretatik joan, baina beti egon da zinemarekin lotuta. Izan ere, Mujika Legazpiko Latxartegi zinema aretoko langilea da, duela 28 bat urte ireki zutenetik. Hasieran lehiatilan egiten zuen lan, baina gero filmak proiektatzen hasi zen eta gaur bi lanak uztartzen ditu zinema komertzialeko emanaldietan.
Gogoratzen al duzu Latxartegin bota zuten lehen filma?
Bai, Robin Hood, principe de los ladrones; eta zine klubean, Cinema Paradiso.
Zein da zure pelikula kuttuna?
Incendies.
Zaletasun bat.
Tai Chi egitea.
Musika talde bat eta abesti bat.
Fischer Z eta Hertzainaken Aitormena.
Liburu bat.
El clan del oso cavernario.
Janari eta edari bana.
Txipirioiak eta ardo zuria.
Oporretarako leku bat.
Hondartza, baina baita barrualdeko parajeak ere.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Azken asteotan lagunek erakutsi didaten elkartasuna.
Goierriko txoko bat.
Antio.
Legazpiko alkate bazina…
Gauza asko egingo nituzke, herriko sektore guztiak inplikatuta, eta kulturari bultzadatxo bat emango nioke bereziki.
Legazpin biziko ez bazina…
Donostian edo Gasteizen.