Luzio Gabiriaren omenezko 32. bertso jaialdia antolatu du Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolak. Saioa ostegunean izango da Zumarragako Zelai Arizti aretoa. Abenduaren 12an, 20:15ean: Bertsolariak: Nerea Ibartzabal, Aitor Sarriegi, Sustrai Colina eta Amaia Iturriotz.
Abenduak 13
Feria
08:00-14:00: Abere feria eta sariketa. Zumarragako Urdaneta hiribidean.
08:00-14:00: Nekazaritza tresnen feria. Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan.
09:00-14:00: Azoka bereziak: errezil sagar, fruta eta barazki sariketak; landare salmenta, eskulan erakusketa eta Euskal Herriko jakiak salgai: eztia, ogia, gazta, taloak… Zumarragako Euskadi plazan eta Urretxuko Gernikako Arbola plazan.
09:00-20:00: Eskulanen erakusketa eta salmenta Urretxuko Iparragirre kalean (14:00ak arte), Zumarragako Euskadi plazan eta Zelai Arizti pilotalekuan.
09:00-14:00: Oilasko eta kapoi sariketak. Areizaga-Kalebarren plazan.
09:00-14:00: Eskualdeko ezti sariketa. Urretxuko Areizaga kaleko arkupeetan.
09:00-16:00: Arabako Errioxako 28. Ardo azoka. Urretxuko Iparragirre plazan.
13:30: Oilasko, kapoi, fruta, barazki, errezil sagar, ezti eta ganadu sariketetako sari banaketak. Areizaga-Kalebarren plazan.
Musika eta kirola, feriaren osagarri
09:00: Urretxuko Lizarriturri Txistulari Elkartea eta Iratzarri Dultzaineroak Urretxuko kaleetan zehar.
09:00: Santa Lutziko argazki rallyaren hasiera.
10:00: Tolosako Dultzaineroak Zumarragako kaleetan zehar.
10:30 – 12:30: Sekundino Esnaola Musika Eskolako Trikitilari Taldea Zumarraga eta Urretxuko kaleetan zehar.
17:00: Pilota partidak. Promozio mailako binakako txapelketa: Peña II.a – Aranguren / Egiguren V.a – Erostarbe. Maila nagusiko binakako txapelketa: Bengoetxea VI.a – Mariezkurrena II.a / Ezkurdia – Martija. Urretxuko Ederrena pilotalekuan.
18:00: Idi probak Zumarragako Euskadi plazan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea