UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Arnasa Gara egitasmoaren bultzatzaileek, Kartzela web seriea estreinatu dute. Durangoko Azokarekin batera aurkeztu dute euskaraz grabatutako serie digital berria. Arnasguneak eta udalerri euskaldunak euskararentzat zein garrantzitsuak diren nabarmendu nahi du lan horrek. BECen harrapatuta gelditu diren sei lagunen istorioa kontatuko du, 7 ataletan. Kartzela.eus webgunean, eitb.eus-en eta Euskal Telebistaren Nahieran plataforman ikusi ahalko da, doan.