Ataun, Lazkao eta Segura elkarlanaren bidetik dihardutela, eta Beasain bere kabuz, hiru egunez ospatuko dira Liburu eta Disko azokak Goierriko lau herriotan –Ordiziak ez du antolatuko aurten–, ostiraletik igandera. Beasaingoa izango da goiztiarrena. Zubimuzu plazan izango da, eta hiru egunetan goizez bakarrik zabalduko dute. Beste hiruretan gaur arratsaldean zabalduko dituzte azokak. Lazkaon larunbat arratsean ez, baina beste bietan goiz nahiz arratsaldez egongo dira irekita. Ataunen bost aurkezpen izango dira bi egunetan, eta Lazkaon ere bai igandez. Seguran musikak ere izango du lekua igande eguerdian. Ordutegi eta egitarau zehatzak goierri.hitza.eus webgunean kontsulta daitezke.
Ataun, Lazkao, Segura eta Beasain. Ostiraletik igandera.