Aspertzeko beta handirik ez dute edukiko haurrek Eguberrietan. Tokian-tokian antolatutako tailer, ipuin kontaketa eta haurrentzako parkeez gain, hainbat ikuskizun ere izango dira: Abenduaren 26an, Txan Magoak Hausle ikuskizuna egingo du Beasainen (Plazapea, 18:00); Abenduaren 27an, Azken balea pailazo ikuskizuna dago Legazpin (Latxartegi, 18:00) eta 20.000 legoa itsaspeko bidaian haur antzekia Ordizian (Herri Antzokia, 17:00). Abenduaren 30ean, Katillukadak txotxongilo saioa Ormaiztegin (Gizarte etxea, 17:00) eta Jon beldurgabea haur antzekia Zaldibian (Antzokia, 17:00). Abenduaren 31n, Potxin eta Patxinek –irudian– Zirkuko izarrak ikuskaria egingo dute Idiazabalen (Guraso elkartea, 17:00).