Erretiroa ez da atseden garaia Iñaki Aizpuru Uriarterentzat (Tolosa, 1953). Zuhaizti jubilatuen elkarteko zuzendaritzan dago, baita Irriki elkartekoan ere, Iparra-Hegoa elkartean aritzen da, pentsiodunen elkarretaratzetako partaide da… Azken horien informazioa prentsara bidaltzen ere aritzen da hutsik egin gabe. «Ikusten dugu pentsiodun askok, batez ere emakumeek, oso pentsio murritzak dituztela. Etorkizunekoengatik ere ari gara borrokan, ez gugatik bakarrik. Urtarrilaren 30eko greban ere garrantzitsua izango da denon parte hartzea».
Zer zaletasun dituzu?
Lehen korrika egiten nuen, orain oinez ibiltzen naiz.
Janari bat.
Sagardotegiko menua eta patata tortilla.
Edari bat.
Goizean ardo zuria, eta ondoren ardo gorri nafarra.
Abeslari bat.
Benito Lertxundi.
Abesti bat.
Mikel Laboaren Txoria txori.
Oporretarako leku bat.
Kostaldeko herriren bat, poteorako gunea eta ibiltzeko hondartza duena.
Amets bat.
Pentsiodunok helburuak lortzea, eta Euskal Herri burujabea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Emaztea, alabak eta bilobak.
Goierriko txoko bat.
Oiangu.
Herriko alkate bazina…
Lan handiak dira horiek, eta oraingoa ondo ari da.
Ordizian biziko ez bazina…
Euskal kostaldeko herri txikiren batean.