Lurra esnatzen eta udaberria gerturatzen ari dela ospatzeko ekitaldiak datoz otsailean. Otsailaren 4an egingo dira Santa Ageda bezperako kantu eskeak, otsailaren 15a Kaldereroen egun nagusia izango da Ordizian, eta otsailaren 21etik 23ra egingo dira Inauterietako tradiziozko ekitaldi nagusiak Goierriko herrietan.