Euskal erabiltzaileen artean sekulako arrakasta izan eta gero, Egunean Behin sakelako telefonoetarako jokoak hirugarren denboraldiari ekin dio aste honetan. Orain arte bezala, egunean behin jokatuta, Euskal Herriaren eta euskal kulturaren inguruko hamar galdera ahalik eta eperik laburrenean erantzun beharko dira. Berrikuntzak ere izango ditu, ordea. Izan ere, taldeetan denboraldiko sailkapen orokorra egingo dute. Horretarako, zortzi astetatik puntuaziorik altuena izandako lau asteak hartuko dituzte kontuan.