Kultur saltsa askotan ibiltzen da Garazi Etxeberria Barandiaran (Ataun, 1988). Lanean Ataungo Herri Antzokian hasi bazen ere, orain kultura dinamizatzailea eta udal liburutegiko arduraduna da. Herriko kultur ekimena bizirik ikusten du Etxeberriak, «kultur elkarte eta eragile asko daude egunerokoan horretan lanean, beraien elkarte edo taldean bolondres dihardute. Udalak ere baditu bere urteroko kultur ekintzak eta horretan gabiltza».
Ze zaletasun dituzu?
Argazkilaritza, pelikulak, irakurtzea…
Kultur ekitaldi bat.
Ataunen urtero antolatzen dugun Memoria Historikoa, Iragana gogora ekartzen zikloak. Beti dago zerbait ikasteko gure herriaz.
Pelikula bat.
La vida secreta de las abejas.
Liburu bat.
Cometas en el cielo.
Musika talde bat.
Berri Txarrak.
Abesti bat.
Mikel Urdangarinen Bazkalosteko kafea.
Kolore bat.
Gorria.
Oporretarako leku bat.
Oporretarako bada edozein.
Amets bat.
Parekidetasunean oinarritutako gizarte bat ezagutzea.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea eta ogia olioarekin.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Konpainia onean egoteak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Izeba izatea.
Goierriko txoko bat.
Ataungo Jentilbaratza eta Kantera.
Ataunen biziko ez bazina…
Herri handiago batetara joango nintzateke.