Haurtzaroan baserrian bizitakoa naiz, landarez eta animaliaz inguratuta, eta errealitate hainbaten aurkikuntzan eta etengabeko ikaskuntzan aritzeak eraman nau naturak eskaintzen dizkigun xehetasun nimiñoetan arreta jartzea.
Kamara konpaktu digital txiki batekin hasi nintzen naturako detaile txikiak ‘Makro’ funtzioarekin jasotzen, baina berehala motz geratu zitzaidan, eta reflex kamera bat eskuratuta, lore eta intsektu txikienak irudikatzeko aukera zabaldu zitzaidan.
Aldaketa horrek natura ezagutzen nuena baino ederragoa dela ohartzeko balio izan zidan. Ondoko irudia duzue horren erakusle.
Datu teknikoak
Nikon D5000 • Mikro Nikon 60 mm • F/2.8 • 1/320 s. • F/9 • ISO 200 • Adobe Photoshop CC