Intza Sacristan – Desikasiz, aurrera
Normaltasuna zen arazoa. Krisiak zerbait hautsi dela inplikatzen du; eta hausten den momentutik, aurretik geunden tokitik atera eta beste bide bat hartzeko aukera ematen digu. Milaka pertsonek ez dute hontaz pentsatzen jartzeko pribilejioa, baina (oraingoz) etxean behar basiko guztiak beteta ditugunok hausnartzeko erantzukizuna dugula uste dut. Epe-laburrera eta bakar batzuen ongizatean pentsatzeari utzi eta epe-luzera eta ongizate kolektiboan pentsatzeko ordua iritsi da.
Agerian geratzen ari diren injustiziak aspalditik zeuden hor, baina pandemiak agerian utzi ditu. Sistema honen arazo estrukturalak, orain arte, eguneroko bizitzan jende askorentzat ikustezinak izan direnak.
Pandemia hau, bestalde, krisi handiago baten zati bat baino ez da: krisi klimatikoa.
Egoera honek gure lehentasunetaz ohartzera bultzatu gaitu, eta mehatxu bat dagoenean ekintza azkar eta nahiko eraginkorrak abian jartzeko gai garela ikusi dugu.
Eta hori da, hain zuzen, krisi klimatikoari aurre egiteko ikasi behar duguna: «nik nahi dut»-etik «guk behar dugu»-ra pasa, «gu» horretan beste espezieak eta egungo sistemak kontuan hartzen ez dituen kolektiboak ere zainduz.