Lurreko huntza izenez ere ezaguna, maiatz-ekain artean loratzen da.
- Izen herrikoia: Amuntza.
- Izen zientifikoa: Glechoma hederacea L. (Lamiaceae).
- Ezaugarriak: Landare herrestaria izan arren, lorea emango duten adarrak bertikalki hazten dira. Loreak urdin-more kolorekoak dira, eta bizpahiru jaio daitezke adarraren puntu beretik. Landare iletsua da. Zelai, bide, hormetan… leku hezeetan aurki daiteke.
- Atal erabilgarriak: Hostoak eta eta loreak.
- Propietateak eta erabilpenak: Batez ere, gernu-aparatuko eta arnasbideetako gaixotasunetarako erabiltzen da, eztula, bronkitisa, katarroak eta beste sendatzeko. Zauriak sendatzeko, dekozioarekin garbitu zauria, edo kataplasma moduan aplikatu. Infusioan, 20-25 gramo landare ur litro batean. Kataplasma egiteko, landarea ondo txikitu, gasa batean bildu, eta aplikatu.
- Kontraindikazioak: Gastritis kasuetarako kontraindikatua dago.