Iazko azaroan Segurako Ondarre arrandegia hartu zuen Ana Goikoetxeak (Zarautz, 1989). Hasieran pixka bat galduta zegoela dio, «gauza bat da arraina mozten jakitea, eta bestea negozioaren jabe izatea. Baina, herriko jendeak asko lagundu dit». Duela bi urte, amaren heriotzaren ondoren, bizitza erabat aldatu zitzaion. «Mutil-laguna Seguran bizi zen. Lana, familia, lagunak… Zarautz utzi, eta semearekin etorri nintzen».
Eta denda ireki berritan, krisia.
Herriko jendea denda txikietan erosten ari da. Eskertzekoa da, baina penagarria da horrelako egoera bat etorri behar izana hortaz konturatzeko.
Ze zaletasun dituzu?
Futbola, 20 urtez ibili ondoren oraindik zainetan daramat. Baina gehienbat mendiarekin zerikusia duen edozer.
Pelikula bat.
La decision de Anne.
Liburu bat.
La inutilidad del sufrimiento.
Musika talde edo abeslari bat.
Roxette.
Abesti bat.
The police-en So lonely.
Kolore bat.
Beltza eta gorria.
Oporretarako leku bat.
Mendian galdutako edozein txoko.
Zer gosaltzen duzu?
Ogi zerealduna tomate edo urdaiazpikoarekin, jogurta oloarekin eta infusioa.
Amets bat.
Gure familia eta artzain tradizioarekin zerikusia duen ostatu bat sortzea, amarekin konpartitzen nuen ametsa da.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire mutila nire bizitzan izatea.
Goierriko txoko bat.
Larraizko egonlekua.
Seguran biziko ez bazina…
Etxarri-Aranatzen ditut aita eta beti maitatu dudan baserria eta bizimodua.