Lazkaoko Maitten, eramateko menuak
Koronabirusaren krisi garaira egokitu da Lazkaoko Maitte. 9 euroan etxera eramateko menua prestatzen du: lehenengo eta bigarren launa plater daude aukeran, eta postrea ere bai. Plater prestatuak, tortilak, ogitartekoak edo oilasko erreak ere prestatzen ditu.
