Edurne Esnaola • Oskarbi Oinetakoak (Beasain, Ordizia, Zumarraga)
Oskarbi Oinetakoak dendak 25 urteko esperientzia dauka oinetakoetan eta lerro hauen bitartez, urteetan ikasitako esperientzia partekatzera gatozkizue. Hain zuzen ere, oinetakoen zaintzarako oinarrizkoak diren aholku on batzuk eman nahi ditugu.
Lehenik eta behin, garrantzitsuena oinetakoa ondo garbitu eta aireztatzea da. Minutu batzuk hartu behar dira zapaten zolak eta takoiak garbitzeko, kaleko hondarrak kentzeko (hauts, lokatz ta beste edozein arrasto). Ondoren, aire zabalean aireztatzen uztea komeni da.
Behin aireztatu eta gero, zapata bakoitzaren materialaren arabera zaindu beharko da.
- Larrua: Krema edo betun on bat aukeratu garbitzeko. Izan ere, larrua ondo hidratatuta eta elikatuta edukitzea komeni da, zartatu ez daitezen. Gure dendetan betun eta krema hidratatzaile aukera zabala dugu. Oinetako horri behin distira aterata, inpermeabilizatzailea botako genioke, honen bidez ura, hezetasuna eta zikinkerietatik babesteko.
- Antea, serrajea edo nobuka: Lehenik eta behin, larru horientzako egokia den eskuila batekin zepilatu –egokiena krepezkoa da–, horrela larruaren poroen artean dagoen hautsa kenduko dugu. Ondoren inpermeabilizatzailea botako dugu. Kasu honetan orban sakonagoak saihesteko eta euri egunetan babesteko erabiltzen da inpermeabilizatzailea.
- Txarol edo florentia: Lehenik eta behin, trapu busti batekin garbitu behar dira txarolezko oinetakoak, ondoren beste trapu batez lehortu distira ateraz.
- Oihalezko oinetakoak: Gainazaleko oihala zepilatu hautsa kentzeko eta ondoren inpermeabilizatzailea bota (hautsetik, zikinetik eta euritik babesteko).
Oinetakoen zaintzarako egokiak diren gomendio hauetaz aparte, badaude oinetakoak garbitzeko egokiak diren beste produktu batzuk, adibidez material guztiak garbitzeko oso egokia den produktu bat dugu, orban sakonentzako aproposa dena.