Beasainen 50 euroko bonuak
Beasaingo Udalak ere herriko ekonomia sustatzeko 15.000 bonu prestatu ditu. Erosleak 30 euroan bonuak erosi eta 50 euroko erosketa egin ahal izango du; 20 euro horiek udalak jarriko ditu. Banaketa merkatari, tabernari eta zerbitzu establezimenduetan egingo da.
