Arto-bizarra
Artoaren lore emeen mordoa da, pixa egin ezinerako erremedio modura erabilia.
- Izen herrikoia: Arto-bizarra.
- Izen zientifikoa: Zea Mays L. (Poaceae).
- Ezaugarriak: Landare sendo eta handia da. Baratzeetan landatzen da, eta bertatik garatzen dira arto aleak. Artaburua heltzen denean muturrean lehorturik geratzen diren ile modukoak dira arto-bizarrak.
- Atal erabilgarriak: Lorean garatzen diren arto-bizarrak erabiltzen ziren.
- Propietateak eta erabilpenak: Gernu-aparatuko infekzioa zegoen kasuetan erabiltzen ziren, pixa eginarazteko, eta obesitate tratamenduetan ere lagungarria da. Infusio moduan hartu. Hamar gramo landare ur litro batean egosi, eta litro bat edan egunean.
- Kontraindikazioak: Ez da erabili behar diuretiko moduan bihotz eta giltzurrun-gutxiegitasunaren ondorioz sortutako edema kasuetan