Maitasunak ekarri zuen Noelia Branderiz (Bilbo, 1977) Zumarragara. Joseba Urdangarin zumarragarrarekin ezkondu zen, eta haren familiaren Urdangarin burdindegian lan egiten du. Irekia eta jatorra da, eta lagun asko egin ditu.
Zer gosaltzen duzu?
Hiru laranjekin egindako zuku bat, limoi bat eta kafesnea.
Pelikula bat.
Movistarren ikusi dudan azkena: En tierra de nadie da. Madres telesaila ere oso gustura ari naiz ikusten. Egia esan, zinema eta musikalak asko gustatzen zaizkit. Ahal bezain laster, Madrilera joan behar dugu musikal bat ikustera.
Liburu bat.
Nire alabari asko gustatzen zaio irakurtzea, baina niri ez. Egunkariak bakarrik irakurtzen ditut.
Abeslari bat edo musika talde bat.
Fangoria. Alaska oso gustuko dut. Bere jarraitzaile sutsua naiz.
Abesti bat.
Alaskaren Dramas y comedias.
Kolore bat.
Morea, inongo zalantzarik gabe. Nire alabaren logela ere more kolorez margotu nuen.
Amets bat.
New Yorkera joatea. Eta ziur naiz ametsa beteko dudala. Anek (alabak) 9 urte bakarrik ditu eta bera koxkortzeko zain gaude. Izan ere, New Yorken asko ibili behar da.
Inoiz egin dizuten opari bereziena.
Amaren eguna konfinamendu garaian izan zen, baina Josebak loreak lortu zituen. Eta Anek marrazki zoragarri bat egin zuen.
Goierriko txoko bat.
Belokira askotan joaten gara.
Zumarragan biziko ez bazina…
Ez dut herriz aldatu nahi. Bilbotarra izateaz harro nago, baina ez nintzateke Bilbora itzuliko.