Landareen printzipio aktiboak erauzi eta ekintza farmakologiko bihurtzeko hainbat modu daude:
- Enplastuak. Enplastoak aipatuta, ezinbestean, berbena belarrarekin egindako tortilla da ezagunena. Eskutada bat berbena txikitu eta arrautzaren zuringoarekin egiten da; segidan, trapu batean bildu behar da. Kopetan jarri behar da, sinusitisarentzat, eta hoztu arte eduki. Egunak tartekatuta, alegia, batean jarri eta hurrengoan ez, hiru enplastu jarri behar dira. Badira pasmo belarrarekin egiten dituztenak. Eta bazen hortzetako minarentzat erabiltzen zuenik ere.
- Kataplasmak. Kataplasmak prestatzeko modu desberdinak daude erabileraren arabera. Ore-moduko medikamentua da. Beroan ezar daiteke zauriren bat sendatzeko, eta barize edo erreduren kasuan kataplasma hotzak erabili behar dira. Likido batean disolbatutako irin, hauts edo bestelako substantzia xurgatzaileren bat erabiliz egiten da.