Urte asko daramat argazkigintzan zaletu bezala. Gehienbat Ormaiztegiko ekitaldien argazkiak egiten ditut, baina paisaia, bidaia, kirol, moda eta erretratu argazkiak ere gustuko ditut.
Aralar magaleko bazter ezkutu batean dago Osinberdeko parajea, Zaldibian. Izenak dioen bezala, ur-putzua eta kolore berdea dira bertan nagusi.
Basoa, ura eta harrietako goroldioa, eta erdian, ur-jauzia. Zetazko efektua lortzeko tripodea eta esposizio luze bat erabili nuen orain hilabete ateratako argazki hau egiteko.
Datu teknikoak
- Canon EOS 6D Mark II
- 24-105mm
- 3,5-5,6
- ISO 100
- 2 seg.
- f/18 24 mm