Iparragirre omentzeko aurten egiten ari diren ekitaldi sortaren barruan, bi musika emanaldi izango dira datozen egunetan. Bihar, Antioko Musikaldiaren barruan, Joxan Goikoetxeak eta Euskameratak Iparragirre eta Leteren omenezko saioa egingo dute Antion (19:30). Hilaren 11n, berriz, Loraldia jaialdia egingo dute Urretxun, Bihotzeko Joxe Mari lemapean. Musika, antzerkia eta kantua uztartuko dituzte Labeagan (20:00).