Legazpiko Ikatza argazkilari elkarteko kide 1982tik, autodidakta naiz, eta argazkilaritzaz gozatzea eta ikasten jarraitzea dut helburu, beti. Kirol argazkilaritza, paisaia eta book-ak lantzen ditut batez ere.
Hainbatetan goizean goiz jaiki eta gero, azkenean irudiko argazkia ateratzea lortu nuen. Egunsenti honek merezi zuen. Jende gehiena lo dagoen bitartean, naturak halako egunsentiekin gozatzeko aukera ematen digu. Zerain ageri da laino artean, ‘Barkutik’ ateratako argazkian.
- Nikon D700
- Nikkor 70-200 2.8
- Iso 500
- 6s
- f10