Josune Gil • Ezkerreko eserlekutik
Madrilgo Complutense Unibertsitatearen ikerketa baten arabera, estatu mailan 18 eta 34 urte arteko biztanleak izan dira koronabirusaren eta konfinamenduaren ondorioz antsietatea, depresioa eta beste nahasmen psikologiko gehien sufritu izan dituztenak. Estatu mailan, bost biztanletik batek sufritu du hauetariko bat, baina 18-34 urtekoen artean kasuak bikoiztu egiten dira.
Ez da (eta aldi berean bada) aisiaren eraldaketaren erru, lana aurkitzeko zailtasunak areagotzearen erru, drogen kontsumoaren igoeraren erru. Edo bideojokoen eta sare sozialen erabilpen konpultsiboaren erru. Ikasketak, lana, etxebizitza propioa… oro har, martxan jartzen hasitako bizi-proiektuaren lehen pausuak, hankaz gora ikusi dituzte askok.
Depresiboak, etsipen edo sintoma, orokorrean, pesimistak nagusi izan zaiela onartu dute ikerketan parte hartu dutenen ia %50ek. Azken finean, ez al da ziurgabetasuna azken boladan gehien errepikatutako hitza? Berriro ere, osasun sistema sendo baten beharra, eta inoiz baino gehiago, osasun mentala babesten duen sistema behar dugu. Dagoeneko iritsi gara urrira. Hau guztia hasi zenetik… 209 egun.