Sendabelarrak ez dira urte osoan eskura egoten, eta bakoitza bere garaian bildu eta itzaletan buruz behera zintzilikatuz lehortzen dira. Petaloen edo kalendula bezalako loreen kasuan, paper baten gainean zabaldu behar dira. Landarea lehortuta dagoenean, zintzilik manten daiteke, edo kristalezko pote batean gorde.