Joseba Telleria Albizu • Irakaslea eta ikaslea
Zaldibiako hautetsi bati orain gutxi GoiBerri-ko Kate Motzean atalean egindako elkarrizketaren erantzun batek aliritzi honetarako ideia eman zidan. Izenburuaren kategoria eman zioten gainera, «Ogi zaharra badago, gosaltzeko esne-zopak», alegia. Gaur egun, ez dira asko izango ogi gogorra elikagai bihurtzen dutenak.
Erabili eta bota-ren kultura honetan, beste hainbat gauza bezala, ogia ere sobran geratzen zaigunetakoa da. Gure aurreko belaunaldiek, ordea, ez zuten soberakin handirik izaten ogitan. Elikagai egokia izateaz gain, aukera handiak eskaintzen zituen. Nik neuk ezagutuak, gosaltzeko nahiz afalondorenerako esne-zopak, kafesne-zopak, colacao-zopak, salda-zopa edo tostadak. Eguerdian, indibaba-zopa, fideoz nahasitako ogi-zopa, mondeju-zopa eta uretan bustitako ogi zaharraz egindako albondigak. Ohikoena, berriz, baratzuri-zopa, zopako eta ogi zaharraz nahasirik, gauerako. Postrerako, adibidez, torradak. Egun handixeagoetarako, arrain-zopa. Mendi ingurunetan artzain-apurrak edo ogi-mamiak ere bai. Ogi arrallatua egiteko, zeresanik ez. Baita eguneko ogia biharamunerako ere. Ardo-zopak hartzen zituztenekoak ere entzunak ditugu.
Berrerabilera iraunkortasunaren zutabeetako bat izanik, beharraz edo kontzientziaz, baina balioko adibideak.
Kontsumo arduratsuaren inguran, hainbat sentsibilizazio kanpainen barne, ogi gogorra berriro elikagai bihurtzea ere mahaigaineratu izan dute Elikagaien xahuketaren aurkako plataformek. Horren lekuko, Tolosako Ibañez-Gozona gozogintzakoek eskainitako Ogi zaharra berrerabiltzeko errezetak izenburupeko ikastaro praktikoak.
Zopajalea izanik zopa konturen bat atera behar…