Duela 8 urtetik Segurako pilota eskolako entrenatzailea da Josu Agirre (Antzuola, 1983), aurretik pilotaria ere izana afizionatu mailan. Pilota eskolan benjaminetatik infantil mailara arteko 60 bat haur dituzte. Hortik aurrera, arrazoi ezberdinengatik, pilotan egiteari uzten diote. «Seguran helduen artean zaletasun gehiago dago gazteen artean baino. Transmisioa sendotzea da erronka». Bere jaioterriarekin aldea ikusten du Agirrek: «Antzuolan oraintsu arte izan da pilotari profesional bat, Aitor Mendizabal. Erreferente bat izateak belaunaldi berrien zaletasunean eragina du, eta Seguran azken urteetan horixe falta izan zaigu».
Ze zaletasun dituzu?
Pilota, familia eta lagunekin egotea.
Pilotari bat.
Juan Martinez de Irujo.
Pelikula bat.
Jason Bourne-ren edozein.
Liburu bat.
Fernando Morilloren Bilbo Samurai.
Musika talde edo abeslari bat.
Su Ta Gar.
Abesti bat.
Koban taldearen Nekropolia.
Oporretarako leku bat.
Konpainia onarekin, edonon.
Zer gosaltzen duzu?
Kafe bat.
Amets bat.
Euskal Herri aske eta euskaldun batean bizitzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Aurrez pentsatu gabe sortzen diren planak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Gaztetan amak oparitutako Asgarth-en CDa.
Goierriko txoko bat.
Baztarrika baserria.
Seguran biziko ez bazina…
Dudarik gabe, Antzuolan.