Ane Murua idiazabaldarrak Ikus-entzunezkoak ikasi zuen EHUn. Ondoren, gidoigintza ikastaro bat egin zuen. Egun, Ataungo Barandiaran museoan eta Zegamako Anduetza parketxean lan egiten du gidari bezala. Aldaize aldizkariko erredakzio taldeko kidea ere bada eta Euskaraldiaren antolaketan lagundu du.
Zer iruditzen zaizu Euskaraldia?
Oso ekintza ona da, hausnartzera eramaten gaituelako: zenbat hitz egiten dugun euskaraz, norekin bai eta norekin ez, noiz, zergatik… Ahalik eta gehien hitz egiteko balio izatea ere espero dut.
Idiazabalen ere ba al dago zer hobetu?
Oraindik lana dago egiteko. Oraindik erdara entzuten da kaleetan. Ez da %100ean herri euskalduna.
Liburu bat?
Amaia Telleriaren Haize-lekuak. Amaia lehengusua dut, eta liburuko protagonista gure amona da.
Musika talde bat edo abeslari bat?
Amy Winehouse.
Abesti bat?
Izaroren Koilarak.
Pelikula bat eta telesail bat?
Grease eta La Veneno.
Kolore bat?
Urdina.
Oporretarako toki bat.
Kanariar Uharteak.
Zer gosaltzen duzu?
Tostada ahuakatearekin eta kafesnea.
Amets bat.
Musikalak asko gustatzen zaizkit. Nire ametsa New Yorkera joatea, eta bide batez, Broadwayn hiruzpalau musikal ikustea da.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.
Idiazabalen biziko ez bazina?
Donostian. Itsasoa asko gustatzen zait.
Idiazabalgo alkatea bazina…
Kultur etxea egingo nuke.