Edorta Martinez beasaindarra unibertsitatean ikasten ari zen Usurbe aretoan lanean hasi zenean. Enpresa ikasketak utzi zituen, eta ez zuenez argi zer egin, Usurben jarraitu zuen. Duela zazpi urte lankide batekin batera udalak deitutako lehiaketara aurkeztu zen eta antzokiaren kudeaketa esleitu zieten. Lana gustuko du eta Beasaingo aretoa oso polita dela dio. Berritu zutenetik, erosoa ere bai.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Konfinamenduan hiru Lego erosi nituen.
Zinema ala antzerkia?
Antzerkia zinema baino gehiago gustatzen zait. Ez naiz oso zinemazalea, baina zinema gero eta gehiago gustatzen zait. Gainera, aretoa guk kudeatzen dugunetik, guk aukeratzen ditugu pelikulak.
Pelikula bat?
La vida es bella eta Amelie.
Gustuko antzezlana?
Imprebis.
Usurbe aretoan arrakasta gehien izan duen pelikula?
Ocho apellidos vascos.
Abeslari edo musika talde bat?
Denetik entzuten dut.
Kolore bat?
Gorria.
Oporretarako toki bat.
Hondartza gustatzen zait.
Zer gosaltzen duzu?
Tabernara jaitsi eta kafe bat.
Beasainen biziko ez bazina?
Erraz moldatzen naiz toki guztietara, baina herri txiki batean ez nintzateke biziko. Beasainen tamainako herri batean edo hiri batean biziko nintzateke. Hiri batean herri batean baino aukera gehiago daude.
Beasaingo alkatea bazina, zer egingo zenuke?
Gauza asko hobetu daitezke, bai hirigintza arloan, bai gizarte arloan.