Eguberriei begira kultur egitarau zabalak antolatu dituzte hainbat herritan, eta antzerkiak leku nabarmena izango du. Gaur, Zumarragan, Argiaren hautsa antzezlana eskainiko dute, eta Ataunen, Birritan bortxatua lana. Idiazabalen Esnatu naiz kabareta (23an) eta Mikra zirko ikuskizuna (26) antolatu dituzte, eta Zaldibian Lur antzezlana (29an) ikusi ahal izango da.