Irati Zubizarreta • GKSko kidea
Askatasuna sentimendu bat bailitzan hautematen dugu, norbanakoek indibidualki lortu beharreko helmuga baten eran. Horrela, maiz, mendian egotea, bidaiatzea, sexua… askatasun eran identifikatzen dira. Zergatik?
Askatasun ezean oinarritzen den sistema bati, jendarteak askatasunaren ideia distortsionatua izan dezan komeni baitzaio. Askatasuna zerbait bada, geure bizitzen gain dugun erabakimena da, guztiz kolektiboa dena, bizitzeko elkarren beharra baitugu. Alabaina, sistema kapitalistan, jaiotzetik hil arte gure gainetik dauden indarrek norabidetzen dute geure bizitza, soldatapeko lan baten inguruan. Eta soldatapeko lan horren arabera egituratuko da, ondoren, geure bizitza. Beraz, absurdua da askatasunaz hitz egitea, geure iritzia bera ere manipulatzen duten (komunikabide eta abarren bidez) gizarte baten baitan.
Askatasuna langileriak berak lan prozesuaren nahiz bizitzako alderdi ororen gaineko kontrola izatean datza. «Gizakia bere horretan helburu bilakatzea» eta ez gutxiengo baten kapital metaketarako bitarteko huts. Bide horretan, lehen pausua dugu kolektiboki antolatzea, indibildualki jarduteak dakarren indar galeratik, kolektiboak dakarren indar potentzialera pausua egitea.