Nafarroako Azkarate herrian jaio nintzen 1946an, eta 1957tik bizi naiz Legazpin. Beti pentsatu izan dut familiaz eta lanaz gain, gure zaletasun partikularretaz gozatzen saiatu behar dugula. Nire kasuan, txistua, txirrindua, korrika egitea eta naturarekin harreman zuzena izatea dira zaletasun horiek, eta argazkigintzaren bidez, sortzen dizkidaten sentipenak iruditan bildu eta besteenganatzen saiatzea.
Beasaingo Igartzan ateratako argazki honen bidez, azken urte honetan bizitzen ari garen egoera ilun, triste eta minkor honi argia, alaitasuna eta kolore apur bat jarri nahi izan diot.
Canon Power Shot G5X • Iso 125 • f/5,6 • 1/500 • f7,1 • Canon 40mm