Almorranen kontra eta beherakoa mozteko erabili izan da gehienbat, baita eztarriko minarentzat ere.
- Izen herrikoia. Bostorria edo Zaingorri bostorria.
- Izen zientifikoa. Potentilla reptans L. (Rosaceae)
- Ezaugarriak. Landare herrestaria da; zurtoin etzanak ditu, adabegietan sustraitzen direnak. Hosto zatitu eta horzdunak ditu, eta lore horiak, bost petalodunak. Bakarka agertzen dira. 10-30 cm arteko garaiera har dezake. Eurasian eta Afrika iparraldean du jatorria landare honek, baina ia mundu guztian zabalduta dago. Larre eta zelai hezeetan aurki daiteke, egutera aldera ematen dute lur buztintsuetan, baita bide bazter eta lantzeari utzitako baratzeetan ere. Arrosa landarean familiako da, eta martxotik maiatzera loratzen da.
- Atal erabilgarriak. Hostoak eta sustraiak erabiltzen dira.
- Propietateak eta erabilpenak. Gehienbat, almorranen kontra eta beherakoak mozteko erabiltzen da. Beherakoaren kontra dekozioa egin behar da 30 gramo landarerekin, eta ur hori edan bizpahiru egunean. Dekozio bera erabil daiteke eztarriko mina arintzeko ere. Almorranen kasuan, infusioa egin behar da 20-30 gramo landarerekin, eta bederatzi egunez hartu. Dekozio kontzentratuago batekin almorrana garbitu daiteke (50 g/l). Zainekin egindako dekozioa hortzetako mina arintzeko ere erabili izan da. Zauri edo kanpo hemorragiak sendatzeko infusioa egin behar da 50 gramo hosto edo sustraiekin, eta sendatu beharreko gunea garbitu infusio horrekin. Bostorria ukenduetan ere jarri izan da beste landare batzuekin batera.
- Kontraindikazioak. Kontuz gastritis edo urdaileko ultzerekin, taninoek mukosa gastrikoak narritatu baititzakete.