Ana Asla (Beasain, 1953) Beasaingo Asmubeko kidea da. Elkartearen 30. urteurrenean, Martxoaren 8ari begira «zalantza askorekin, baina azkenean lanean jarri ginen».Pandemiaren urtean ikasi dutelako, «emakumeak zein indartsuak garen; konfinamenduan inoiz baino gehiago gure beharra izan dute gure seme-alabek, gure bilobek,… zaintza lanen garrantzia agerian geratuz!».Aurten, zaintza lanak egiten dituzten emakume guztien eskubideak aldarrikatuko dituzte. Baina, «tamalez», aurreko urteetako lelo «berberak ere» kaleratuz. «Erronka asko eta gainditu beharreko oztopoak dauzkagu oraindik; elkartasuna, giza eskubideen aldeko borroka, hezkidetza, enpatia, askatasuna, parekidetasuna…». Bestalde, oso garrantzitsutzat jo du udalerri eta eskualde mailan, berdintasunaren arloan lan egiten duten «zinegotziak, teknikariak…» egotea, eta denak «elkarlanean» aritzea.
Erreportaje osoa irakurtzeko: https://goiberri.eus/2021/02/26/emakumeak-ahaldunduz-berdintasunera/