Mikel Esnaola • Mikel Elektrizitatea (Beasain)
Askotan behar baino garrantzia gutxiago ematen zaio elektrizitateari, baina etxeko segurtasunari begira, ezinbestekoa da sistema elektrikoa egoera onean edukitzea. Horretarako, baimendutako profesionalengana jotzea ezinbestekoa da, instalazio osoaren segurtasuna bermatzeko. Argiketariok gara instalazioa elektrikoaren ziurtagiria ematen dugunak. Iturginaren eta elektrizistaren sinadura horrek garbi erakusten du zein den gure lanaren garrantzia eta ardura. Behin hori esanda, etxe batean kontuan hartu beharreko hainbat aholku ondorengoak dira.
- Automatikoak salto egiten badu etxean kontratatuta daukagun potentzia txikiegia delako, Iberdrola joaten bagara, buletin elektrikoa eskatuko digute. Sinadura hori, baimendutako elektrizistak eman behar du, instalazioa egoki dagoela bermatu ondoren.
- Automatikoak salto egiten du, arazo bat dagoelako da, beraz, arazoa non dagoen begiratu egin behar da. Batzuek automatikoa «puenteatzen» dute. Automatikoaren arazoa konponduko dute, baina benetako arazoa konpondu gabe. Matxura hori hor geratzen bada, arazoa gehiagora joango da. Oso arau zorrotzak daude, eta askotan ez da arriskurik ikusten.
- Urtean behin, elektrizitate kuadroko diferentzialaren botoia sakatu behar da, arazorik ez dagoela ikusteko. Diferentziala ondo badago, botoia zapaldu eta automatikoak salto egingo du.
- Elektrizitate araudiak zehazten du etxe batean zenbat entxufe jarri behar diren eta non. Bestalde, beharrak gero eta gehiago direlako, telekomunikazio beharretarako egokitzea komeni da. Hobea da entxufeak soberan izatea, faltan izatea baino.
- LED argia aurrezteko modu bezala saldu zaigu, baina kontsumoa handia dutenen tokietan amortizatuko da. Etxe batean ez. Hala ere, orain arte bonbilen ordezkoa delako jartzea komeni da. Estetikoki oso gauza politak egin daitezke.
- Lanpara handi bat jartzea baino, hobe da argi puntu desberdinak jartzea.