Deban jaio, Urruñan hazi eta Olaberrin finkatu, hori da Bihotz Forcada Mendizabalen bizi-ibilbidea. Tartean Lizarrustik garrantzi berezia hartu du, 1936an bertan fusilatu baitzuten Martzelo Lasa Zeberio, bere senarraren osaba. Gertatutakoa argitzeko eta gorpuzkiak berreskuratzeko bidean, informazio asko aurkitu dute. «Ezin genuen galtzen utzi eta herritar talde bat elkartu gara Olargi izenpean, Olaberriko Memoria Historikoa lantzeko eta ikertzen jarraitzeko beharrak bultzatuta». Lehen lana, eta premiazkoena, herritarren testigantzak jasotzea dute. Elkarrizketak bideoz grabatzen ari dira, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzaz. «Gure asmoa hemendik urte pare batera liburu eta CD bana argitaratzea da, herriaren historia herriari itzultzeko asmoz».
Ze zaletasun dituzu?
Euskal musika, irakurtzea eta abestea.
Pelikula bat edo telesail bat.
Izarren argia.
Liburu bat.
Azkena, Irati Goikoetxearen Herriak ez du barkatuko.
Musika talde edo abeslari bat.
Imanol Larzabal.
Abesti bat.
Pantxoa eta Peioren Azken dantza.
Oporretarako leku bat.
Oporretarako edozein leku da egokia, hondartza izanez gero, hobe.
Zer gosaltzen duzu?
Kafe hutsa, gailetak edo ogiarekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Patxi Lakuntza ezagutu nuen eguna. Sei urte zituela Martzelo Lasaren lurperatzea ikusi zuen, eta 82 urte ondoren bera ezagutzea, ikaragarria izan zen. Zehaztapen guztiak gogoratzen zituen, bezperan gertatu izan balitz bezela.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bat ez, lau: gure lau seme alaben jaiotza.
Amets bat.
Euskal Herri euskalduna.
Bizitzako plazer txiki bat.
Txokolatezko bonboiak.
Goierriko txoko bat.
Olaberritik Ojarbirako bidea.
Olaberrin biziko ez bazina…
Kostako herrixkaren batean.