Txikitatik kamera bat izan dut esku artean, eta nire lehenengo soldatarekin reflexa erosi nuen. Kaleko argazkiak, argazki erreportajeak, bidaietakoak eta ekitaldietako argazkiak dira gehien egiten ditudanak. Kazetaria naiz eta nire argazkietan horren isla dagoela uste dut. Ordiziako Ortzadar Elkarteko kide izateak ere beste argazki mota ezberdin batzuk egiteko aukera eman dit. Oso garrantzitsua da ikasten jarraitzea.
Azken urte honetan gure gertuko inguruan aurkitzen dena aztertzen, batez ere, beste modu batera begiratzen hasi naiz nire kameraren bitartez eta lan horren ondorioz, ikusten duzuen argazki hau atera nuen. Argazkia 2021eko otsaileko arratsalde batean egina dago, Ordizian. Bertan gelditu eta lekua denbora batez aztertu nuen. Niretzat argazki honetan argia da garrantzitsuena.
Datu teknikoak
Olympus E-M10MarkII • 14-42mm • f/11 • 1/125s • ISO200 • 23mm