Antzerkia eta umorea eskutik etorriko dira astebururako antolatu dituzten bi saiotan. Gaur, maiatzak 21, J.J. Vaquero eta Alex Rabanal ariko dira Zelai Ariztin (Zumarraga), 19:00etan hasita. Igandean, berriz, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai aktoreek Luze edo Motz ikuskizuna egingo dute, 18:00etan, antzokian (Zaldibia).