Miren Alvarez Juaristi • Urrats podologia zentroa (Urretxu)
Diabetea gaixotasun metaboliko bat da eta behe gorputz-adarretan lesio gehien sortzen dituen gaitza da, odol fluxua gutxitzen baitu.
Horregatik, pertsona diabetikoek, bere oinei ematen dieten arreta ezinbestekoa izango da bizitza kalitate maila onena lortzeko.
Oinaren ezaugarria
- Pertsona diabetikoen oina ezaugarri hauengatik bereizten da:
- Tenperatura eta minaren aurrean sentsibilitatea galtzea.
- Odol fluxu baxua, arterien diametroa txikitzen delako.
- Infekzioak izateko arrisku gehiago.
- Azal eta azkazaletan aldaketak.
Oinetan lesio eta alterazio gehiago
Ezaugarri guzti horiengatik, diabetea duen pertsona baten oinak lesio eta alterazio gehiago izan ditzake oin osasuntsu batek baino.
Lesioak saihestu
Nola saihestu gerta daitezkeen lesioak?
- Eguneroko higiene egokia. Oso ondo lehortu, gehienbat behatz tarteak.
- Krema hidratatzaile batekin igurtzi.
- Zauriren bat dagoen ikusteko oina egunero begiztatu.
- Zuntz naturaleko eta estutzen ez duten gomadun galtzerdiak erabili.
- Ez gehiegi hurbildu berogailuetara. Poltsa berorik ez erabili.
- Azkazalak zuzen moztu, eta kailukontrakorik ez erabili.
- Ez erre.
- Hanka hutsik ez ibili.
- Edozein arazoren edo zalantzaren aurrean podologoa bisitatu.